Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   DESTINOS EUSKADI

"Destinos Euskadi"-k bere turismo eskaintza aurkeztu du Alacanteko portuko plazan

" "Destinos Euskadi"-k hiri ihesaldiak, natura, enogastronomia, kultura, tradizioa, jendea eta historia batzen ditu bost jomuga osagarritan: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Hondarribia eta Irun, eta Zarautz. " Arabako Errioxako ardo eta Araba, Bizkaia eta Getariako txakolinen dastaketa komentatuek Idiazabalgo gaztarekin batera, sagardo-dastaketek txotx eta guzti, eta herri kiroletako erakusketek jendez bete zuten sustapen-esparrua asteburuan

Bilbo, Donostia, Gasteiz, Hondarribia eta Irun, eta Zarautz, “Destinos Euskadi” marka osotzen duten helmugek Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren laguntzarekin Alacanten aurkeztu dute euren turismo-eskaintza.

Hain zuzen ere, ostiralean hiriko portuko enparantzan izan duten gunea inauguratu zuten Alacanteko Turismo zerbitzu-buru Elena Lumbrerasek, Zarauzko Turismo zinegotzi Ixidor Larrañagak, Bilbao Turismoko informazio bulegoetako zuzendari Esther Virtok, Donostia Turismo zuzendariorde Isabel Aguirrezabalak, Gasteizko Turismo Bulegoko arduradun Clara Navasek eta Bidasoa Activako Turismo buru Cristina Gutiérrezek.

INTERESDUN MERKATUA

Elkarte honetan Euskadik sortzen duen interesaren adierazle da “Destino Euskadi”, honezkero, zazpigarrenez hurbildu dela bertaraino, Valentziara, Castellóra eta Alacantera. Zalantzarik gabe, konexio onak, bai airez Bilbora dauden hegaldi zuzenekin bai errepidez, areagotu egiten dute interes hori.

Turismoaren Euskal Agentziak bildutako datuen arabera, 2018an Euskadin Valentzia Elkartetik etorritako bisitarien kopurua %4 igo zen 2017arekin alderatuta.

2018an, Valentziako turisten 104.428 sarrera zenbatu ziren eta 244.460 gaualdi, %7ko igoerarekin. 2011tik izandako eboluzioari dagokionez, bai sarrerak eta baita gaualdiak ere, %27 eta %36 igo dira eten gabe. Bestalde, Euskadiko sarrera guztien %3,2 suposatzen du merkatu honek eta sailkapenean hamargarren dago, zazpigarren Estatuko merkatuen artean. Honez gain, markako jomugentzako Alacanteko merkatua lehenengo zortzigarren postuetan dago bisitari kopuruan.

 

SUSTAPEN-EKINTZA

Asteburuko sustapen-ekintzan helmuga bakoitza ezagutzera emateaz gain, ihesaldi baterako edo asteburu baterako bisita bat antolatzeko eskaintzen duten programazio berezia ere erakutsi dute. Izan ere, “Destino Euskadi” Euskadi ezagutzeko aukera aparta da, hirietako abangoardiatik hasi eta kostaldeko herrietaraino enogastronomiaren funtsaren zaporetik pasatuz.

Hiru egunetan Arabako Errioxako ardo eta Araba, Bizkaia eta Getariako txakolin doako dastaketa konbinatuak Idiazabalgo gaztarekin batera eskaini dira, “Euskadi Gastronomika” klubak Euskadi nazioarteko jomuga enogastronomiko gisa bultzatzeko ekintzen barruan. Honez gain, sagardo dastaketak, txotx eta guzti, eta herri kiroletako erakusketak ere izan dira.

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31