Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

BERRIAK

  •   ZIKLOTURISMOA

Basquetourrek eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak zikloturismoko beren-beregiko prestakuntza eskaintzen diete sektoreko enpresei

Sektoreari bere zerbitzuak turismo-produktu horretara egokitzen laguntzeko tailer teoriko-praktikoan 16 enpresak hartu dute parte.

  •   EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Bizkaia Plaza eraikineko erakunde publikoek Emakumearen Nazioarteko Eguna gogoratzen dute

BASQUETOUR, SPRI taldea, EEE, IHOBE, OSATEK eta URAk aldarrikapen ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte. Goizeko 11:15etan, erakundeotako langileak Bizkaia Plazan bildu dira eta ordubete lehenago emakumeak eta inspiratzen duten enpresei buruzko ...

Basquetourreko zuzendaria Espainiako Gobernuko turismo-ordezkariekin eta enbaxadorearekin Berlinen

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadi Berlineko ITBn izan da

10 euskal helmuga eta enpresa turstiko egon dira azoka profesional garrantzitsu honetan, martxoaren 5etik 7ra, Basquetourreko zuzendari Daniel Solana ere bertan izan zela. Aurten, aipatzekoa da Lufthansa aire-konpainiaren grebaren eragina.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadi, 2024ko premium helmuga, CEAVen sustapen eta merkaturatze-jardunaldietan

Basquetourrek beste urte batez, Confederación Española de Agencias de Viaje elkartearekin akordio bat sinatu du, besteak beste, Estatuko toki ezberdinetan 9 workshopean izateko, urtean zehar, eta horietan parte hartzen duten ...

  •   DATU ESTATISTIKOAK

Urtarrilean, igo egin dira sarrerak, gaualdiak eta plazakako okupazio-maila Euskadiko araututako establezimendu turistikoetan

Basquetourreko Euskadiko Behatoki Turistikoak urteko lehen hilabeteko datu nagusiak aztertu ditu eta enpleguari buruzko datu-panel berria aurkeztu du.

  •   FORMAKUNTZA

Basquetourrek eta Arabako Errioxak produktu zikloturistaren sorkuntza eta merkaturatzeari buruzko jardunaldia antolatu dute

Martxoaren 12an, goizez, aurrez-aurre eta doakoa izango den jardunaldia alojamendu- eta zerbitzuetako enpresei zuzendua dago.

  •   EUSKAL KOSTALDEA

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea 2024

Martxoarekin batera bueltan da Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea, kultura eta aisialdira ia 100 plan dakarren programa aberatsa. Egutegia eta programatutako ekimen guztien informazio zehatza sarearen webgunean jarrita egongo da.www.euskalkostaldekomuseoak.eus.

  •   EUSKADI GASTRONOMIKA

Eusko Jaurlaritzak 545 enpresa aintzatetsi ditu, Euskadi erreferentziazko helmuga gastronomiko gisa sustatzeko egindako ekarpenagatik

Horiek guztiak Euskadi Gastronomikakoak dira, duela 10 urte Eusko Jaurlaritzak, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren bitartez, sortutako euskal turismo-eskaintza gastronomikoa biltzen duen sarekoak. Euskadi Gastronomika FESTA, sarearekiko konpromisoa berritu duten profesionalak aintzatesteko lehen ...

  •   SUSTAPEN TURISTIKOA

Euskadik bere eskaintza turistikoa sustatu du Belfasten

Basquetour bertako 44 bidaia-eragile eta bidaia-aholkulari independienterekin, aisiako turismoan, kurtzeroetan eta premium sektorerako neurriko bidaiatan jarduten direnak, bildu zen atzo.

  •   ZIKLOTURISMOA

Historia gurpil gainean ezagutzen Arabako Errioxako Trikuharrien Ibilbidean barrena

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok bizikletaz egiteko Arabako Errioxako Trikuharrien Ibilbidea aurkeztu du, Euskadiko zikloturismoaren estrategiaren barruan. Sailburuarekin batera, Cristina González Arabako Aldundiko diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismoko diputatuak ...

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30