Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FORMAKUNTZA: BASQUETOUR LEARNING

Basquetour Learning-ek Adimen Artifizialari buruzko aurtengo azken prestakuntza eskainiko du

Hilabete honetan, gainera, gaitasun digitalei buruzko ikastaro generikoak eskainiko dira.

Abenduaren 13an, asteazkena, Basquetourrek eskaintzen duen gaitasun digitalei buruzko aurtengo azken ikastaroa izango da. "Berrikuntza turismoan: adimen artifizialaren, datuen analisiaren eta metaversoaren boterea aurkituz" izenekoa da.

 

Tailer hau Euskadiko turismo-sektoreko profesionalei zuzenduta dago, bereziki, negozioak edo turismo-bulegoak kudeatzen dituzten profesionalei, adimen artifizialak, datuen analisiak eta metaversoak turismo-zerbitzuak berritzeko eta hobetzeko eskain ditzaketen aukerak ulertu eta aztertu nahi baitituzte. Ez da aurretiazko ezagutza tekniko edo teknologikorik behar, baina ChatGPT instalatzea gomendatzen da, Adimen Artifizial Sortzailearen atala ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

 

Ikastaroa goizez izango da, 3 orduko iraupena izango du eta online eta doan izango da.

 

Informazio gehiago: Berrikuntza Turismoan: Adimen Artifizialaren Ahalmena, Datuen Analisia eta Metabertsoa aurkitzen | Basquetour Learning

 

Gainera, Basquetourrek gaitasun digitalei buruzko ikastaro generiko hauek eskainiko ditu hilabete honetan:

 

Sare sozialei buruzkoak:

Abenduak 21: Instagram II: EstrEstrategia soziala eta bisuala zure negozioa sustatzeko.Webinar Zoom 9:30-11:30

Abenduak 26: Youtube: Areagotu zure irismena eta ikusgarritasuna. Webinar Zoom 9:30-11:30

 

Marketin digitalari buruzko ikastaroak:

Abenduak 12: WEB ANALISIA: Monitorizatu zure webgunea Google Analytics 4 I (GA4) tresnarekin. Webinar Zoom 12:00-14:00

Abenduak 12: Blog korporatiboa II: WordPress.com-en hastapena. Webinar Zoom 9:30-11:30

Abenduak 13: Canva: Diseinu grafikoa diseinatzaile ez direnentzat. Webinar Zoom 9:30-11:30

Abenduak 14: Mailchimp I: Nola egin bezeroentzako e-mailingak. Webinar Zoom 9:30-11:30

Abenduak 15: Mailchimp II: marketing-email estrategia zure bezeroentzat. Webinar Zoom 9:30-11:30

Abenduak 15: WEB ANALISIA: Monitorizatu zure webgunea Google Analytics 4 II (GA4) tresnarekin. Webinar Zoom 12:00-14:00

Abenduak 19: SEO eta SMO: Weba posizionatzeko lehen urratsak. Webinar Zoom 12:00-14:00

Abenduak 26: ClipChamp:Zure bideoak editatu eta sortzeko tresna bikaina. Webinar Zoom 12:00-14:00

Abenduak 28: CupCat: Ikasi zure mugikorretik bideoak editatzen sare sozialetara. Webinar Zoom 12:00-14:00

 

Produktibitateari buruzko ikastaroak:

Abenduak 18: NOTION: sortu zure kontrol-panela zure negozioaren produktibitatea handitzeko. Webinar Zoom 9:30-11:30

Abenduak 21: TEAMS: Produktibitatea eta Komunikazioa zure taldearekin. Webinar Zoom 12:00-14:00

 

Zibersegurtasunari buruzko ikastaroak:

Abenduak 11: Zibersegurtasuna I: Zure negozioaren informazioa babesteko praktika onak. Webinar Zoom 12:00-14:00

Abenduak 14: Zibersegurtasuna II: Zure negozioa babesteko adibide praktikoak. Webinar Zoom 12:00-14:00

Abenduak 13: TicketBAI: Zer da eta nola egokitu fakturazio-sistema berrira?. Webinar Zoom 12:00-14:00

Abenduak 18: LOPD-RGPD I: Egokitu zure enpresa datu pertsonalak babesteko legedira (lehen zatia). Webinar Zoom 12:00-14:00

Abenduak 20: LOPD-RGPD II: Egokitu zure enpresa datu pertsonalak babesteko legedira (bigarren zatia). Webinar Zoom 12:00-14:00

Abenduak 27: Zure webgunea legeari dagokionez prest jartzea. Webinar Zoom 12:00-14:00

 

Adimen Artifizialari buruzko ikastaroak:

Abenduak 20 eta 28: ChatGPT: aukerak, arriskuak eta praktika onak. Webinar Zoom 9:30-11:30

Abenduak 18 eta 27: Adimen artifizialeko tresnekin irudiak sortzea. Webinar Zoom. El día 18: 14:30-16:30  Y el día 27: 12:00-14:00

 

Informazio gehiago: Emma Argomaniz. mikrodigitala@spri.eus / 690 922 752

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31