Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SOLES SARIEN ASTEA

Basquetour-eko zuzendari Harkaitz Millánek, hilaren 25ean Donostian, Soles sari banaketaren Galarekin batera ospatuko diren ekintzen egitaraua aurkeztu du

Donostiak gaurtik hasita Repsol Gidaren gastronomia-jairik handiena bizi du: Soles sarien astea.

Datorren igandera arte, hiriburu donostiarraren kaleek, jatetxe hoberen lana aintzat hartuko duen sari-banaketaren Gala aurretik ospatuko diren ekintza ezberdinak hartuko dituzte Tabakaleran, hilaren 25ean.

Ospakizunak Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren laguntza du eta Repsolekin sinatutako hitzarmenaren arabera, Soles Guía Repsol sari-banaketa Euskadin ospatuko da 2021era arte. Repsol gidaren zuzendari Maria Ritterrek eta Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren zuzendari Harkaitz Millánek gaur aurkeztu dute Asteko ekintzen egitaraua.

Donostiarrekin partekatzeko asmatu diren ekintzez beteriko astea, gaur Andia kalean espainiar sukaldaritzaren talentua irudikatzeko ezarritako bi metroko sardexkak, koilarak eta aiztoen instalazioarekin hasi da. Asmoa donostiarrek euren zentzumen guztiekin zerikusia duten ekintzak esperimentatzea da.

“Soles”-en Astea amaiera bikaina datorren igandean izango da, hilak 24an, Sol saridun diren sukaldariek prestatutako pintxo-ibilbide batekin taberna ezagunetatik. Torres anaiek, Paco Moralesek, Maca de Castrok eta Alberto Ferruzek pintxoak zuzenean prestatuko dituzte honako tabernetan: Ganbaran (Maca de Castro); Zazpin (Torres anaiak), Bodega Donostiarran (Paco Morales) eta Txepetxan (Alberto Ferruz), eguerdiko 1etatik aurrera. Asterako beren-beregi prestatutako pintxoak 2 eurotan salduko dira.

Repsol Gidak bere golardoak emateko antolatzen duen Gala astelehenean ospatuko da Tabakaleran. Bertan bilduko dira Sol berriak dituzten sukaldariak eta gastronomia munduko pertsona ezagunak, 40 urte betetzen dituen Repsol Gidak hasitako bide berriagatik topa egiteko jai-giroan. Gidak bere urteurrena, hazten jarraitzeko berrikuntzan eta jatorriaren errespetuan oinarritzen den euskal sukaldaritza berria jaio zen toki berberan ospatuko du; biak, gida eta euskal sukaldaritza berria, aldi berean jaio ziren, gainera.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30