Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKO KOSTALDEKO MUSEOAK

Aurkeztu dira Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen ekintzak

Gaur goizean, Donostia Aquarium-ean, aurkeztu da prentsaurrekoan, martxoan ospatuko den “Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea”-ren zazpigarren edizioaren ekintzen egitaraua. Aurkezpenean Harkaitz Millán Basquetourreko zuzendariak eta Sarearen koordinatzaile Bego de Ibarrak eta Izaskun Suberbiolak parte hartu dute. Hilabete guztian sareari atxikitutako zentruek 100 ekintzetik gora, abantailak eta beherapenak era guztietako publikoentzako eskeiniko dizktuzte: familientzako tallerrak, umeentzako jokoak, bisita gidatuak, doako sarrerak, etabar.

Ekintzak eta edukiak anitzak izango dira, Sareko 43 museoen eta zentroen gaiak bezala, baina, gehienetan, batera edukiko dituzte proposamenen bitxitasuna eta esklusibotasuna, urteko gainontzeko hilabeteetan izango ez diren planak hain zuzen ere. Plaza mugatuetako ekintzetan izena alde-aurrez ematea gomendatzen da.

Eta aurten, nobedade moduan, argazki lehiaketa bat Instagram sare sozialean aurkeztu dute. Nekatur elkartearekin lankidetzari esker, irabazleak asteburu bat igaro ahal izango du elkarteko ostaturen batean. Lehiaketan parte hartzeko baldintzak datozen egunetan aurkeztuko dira.

Ekintza hilabete honen bidez, Euskal Kostaldeko Museoen Sareak turismo-eskaintza bateratua egiten jarraitu nahi du eta aldi berean, kostaldeko kultura-eskaintza bultzatu eta zabaldu nahi du, bereziki itsas-ondarea. Sareko zentru guztien proposamenak biltzen dituen egitaraua honako webgunean dago: www.losmuseosdelacostavasca.eus.


Euskal Kostaldeko Museoen Sarea

2012an sortutako egitasmoa da Euskal Kostaldeko (Bizkaia eta Gipuzkoa) kultur-ekipamendu ezberdinen arteko lankidetzarako eskenatoki moduan eta Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak bultzatutako Euskal Kostaldeko Turismoaren Plan Zuzendariaren barruan kokatzen da, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien laguntzarekin.

Gaur egun, Sarea 43 museok eta foru, udal eta pribatuak diren baliabideek osotzen dute. Sareak, gainera, Euskadiko kostaldearen kultur eta natura ondarearen eskaintzarik onenaz gozatzeko aukera ematen duen gida bat du. Baita, abantaila, opari eta ekintza bereziak ere. Gida hori doakoa da eta Sareko edozein zentrutan lortu eta aktibatu daiteke.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30