Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   HELMUGA TURISTIKO ADIMENDUNAK

Adimendu bihurtzeko interesa duten Euskadiko bost helmuga berriak hil honetan hasiko dira Helmuga Turistiko Adimenduen metodologia lantzen

Basquetourren laguntzarekin, Portugaletek, Enkarterri-Meatzaldeak, Tolosaldeak, Debabarrenak eta Arabako Lautadak euren HTA mahaiak osatuko dituzte, bakoitzak berea, helmugak metodologiaren baldintzak betetzen dituela gauzatzeko eta egiaztatzeko zeregina baitute.

Lehenago, azaroan, Turismoaren Euskal Agentziak guztiekin bilera bat izan zuen prozesuaren zehaztasunak, helburuak, ekintzak etabar azaltzeko.

Hil honetan ospatuko dira Basquetour eta Euskadin, Helmuga Turistiko Adimendu bihurtzeko SEGITTURen metologia landuko duten bost helmuga berri bakoitzaren arteko bilerak: Portugalete, Enkarterri-Meatzaldea, Tolosaldea, Debabarrena eta Arabako Lautada. Hitzordu hauen helburu nagusia helmuga bakoitzak bere HTA mahaia eratzea da, hauxe izango baita helmugak metodologiaren baldintzak betetzen dituela gauzatu eta egiaztatuko duena.

Hain zuzen ere, aste honetan, hilaren 14ean, izango da bilera Portugaleten, eta 18an, Enkarterrin; Debabarrenan azaroaren 29an izan bazen ere. Tolosaldeak eta Arabako Lautadak laister egingo dituzte eurenak.

Mahai horien eraketarekin hasiko da bost helmugetako bakoitzaren lana, organo horiek egingo baitute. Mahai hauek sektore anitzekoak eta erakunde artekoak dira, helmugaren tamainarekin eta eskalarekin bat datozenak, eta sektore publikoaren eta pribatuaren parte-hartzea eta lankidetza ahalbidetu behar dute metodologiari lotutako gaiak administratzeko, honako ardatz hauen arabera:

  • Gobernantza: ikuspegi estrategikoa, eraginkortasuna kudeaketan, gardentasuna eta parte-hartzea, eta erantzunkizuna eta kontrola.
  • Berrikuntza: gobernantzari eta kudeaketari lotua, berrikuntza-ekintzak eta berrikuntza-ekosistema.
  • Teknologia: gobernantzari lotua, kudeaketa adimendua eta teknologia eta konektibitatea.
  • Jasangarritasuna: kudeaketa, kultura, ingurumena, garapen sozioekonomikoa eta ekonomia zirkularra.
  • Irisgarritasuna: kudeaketa eta ezarpena.

Horrela, behin mahaiak eratuta, helmugak Gobernantzaren ardatzarekin (transbertsalena) hasiko dira, honako arloak jorratzen baititu:

  • Ikuspegi estrategikoa eta ezarpena.
  • Eraginkortasuna kudeaketan.
  • Gardentasuna eta parte-hartzea.
  • Erantzunkizuna eta kontrola.

Ondoren, Berrikuntza, Teknologia, Jasangarritasuna eta Irisgarritasunarekin jarraituko dute. Ardatz bakoitzarekin lanean hasi aurretik, Basquetourrek aurrez-aurreko bilera izango du helmuga bakoitzarekin, zetan datzan eta nola landu behar den azaltzeko.

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31