Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   KONEKTIBITATEA

ACI-k "Europako Aireporturik Onenari Saria" eman dio Bilboko Aireportuari

" Saria 5 eta 10 milioi bidaiari arteko aerodromoetako mailan da " Aireportuetako Nazioarteko Batzordeak azken urteotan kalitate-mailak hobetzeko hartutako neurriak azpimarratzen ditu " ACI-k ibilbideak ekartzeko izandako ardura eta prestasuna, eta Bilbao Bizkaia Action Group-eko konektibitate taldearen lana baloratu ditu

Ezkerretik eskuinera: Patrick Ky, EASA aire-segurtasuneko agentzia europarreko zuzendari exekutiboa; Cristina Echeverria, Bilboko Aireportuko zuzendaria; eta Javier Marín, Aenako Aireportuetako zuzendari nagusia.
Ezkerretik eskuinera: Patrick Ky, EASA aire-segurtasuneko agentzia europarreko zuzendari exekutiboa; Cristina Echeverria, Bilboko Aireportuko zuzendaria; eta Javier Marín, Aenako Aireportuetako zuzendari nagusia.

Aireportuetako Nazioarteko Batzordeak (ACI-k) Bilboko Aireportuari “Europako Aireporturik Onenari Saria, 5 eta 10 milioi bidaiari urtean dituzten aerodromoetako kategorian” eman dio. Golardoa Aenako zuzendari nagusi Javier Marinek eta aireportuko zuzendari Cristina Echevarriak hartu dute.

Bilbok Bristoleko aireportuari irabazi ondoren, bart Txipren jasotako sariak aireportu biztaitarrak azken urteotan, bere instalazioetan eta zerbitzuetan, kalitate-mailak hobetzeko egindako ahalegina nabarmentzen du.

Ahalegin hori bi lan-ildoren inguruan egituratu da. Alde batetik, 2013an kalitatea neurtzeko ASQ (Airport Service Quality) sistemari egindako atxikimendua, eskaintzen den zerbitzu maila aztertzeko eta antzeko tamainako munduko gainontzeko aireportuekin parekatzeko aukera ematen duena, honek eskatzen duen exijentzia erantsiarekin.

Bestetik, Bilboko Aireportuak kalitate-plan bat jarri zuen martxan 2014an, aireportu-komunitatearen partaidetzarekin eta bidaiarien esperientzia errazten duen guztia indartuz.

Ondorioz, aireportuaren inbertsio-ahalegina hainbat ekintzetan gauzatu da. Besteak beste, VIP areto berri bat, bidaiarientzako segurtasun-kontrola bateratze eta zabalpena, megafonia eta seinalizazioaren hobekuntza, kumunen berriztatze eta handiagotzea, terminaleko altzarien berriztatzea, jatetxe, taberna eta denda-formatoen goitik beherako berriztatzea, duty free berri bat barne, edota Irteeretan aparkaleku arin berri bat.

Bloke tekniko berria

Datozten urteetan, aireportuaren lanik garrantzitsuena bloke tekniko berria izango da, bertan Aeanko langileak eta handling-eko enpreseetako langile batzuk bilduko direla. Hauek terminal-eraikinean utziko duten lekua ontziratzeko ate berria eraikitzeko erabiliko da.

ACIk kontutan izandako beste kontu bat aireportu-marketinean erakutsitako ardura eta prestasuna izan da; bertako erakundeekin lankidetzan eta Bilbao Bizkaia Action Group-eko konektibitate taldearen bidez, hainbat ibilbide erakartzea eta 2018a 5.469.453 bidaiariren errekor historikoarekin ixtea ekarri duena.

Aldi berean azpimarratu du ingurugiroarekiko konpromisua, esaterako energia murrizteko argi-sistema ordezkatuz eta zerbitzen duen inguruko gizartearekiko (eskoletako bisitak, argazkigintza aeronautikoari zaletuentzako ate irekietako jardunaldiak, anbulantzia-hegaldiak).

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30